Raspberry Pi 3 B+ batean Transmission, torrent bezeroa, ta Jellyfin, ikusentzunezkoentzako plataforma/webgunea, nola prest jarri azalduko det hemen.
1
MicroSD txartelan Raspbian sistema idatzi.
Hemen deskargatu det ta MultiWriter programakin idatzi det; noski, beste ordenagailu batean sartuta txartela.
2
Txartela atera ta Raspberryan sartu. HDMIz pantaila batera konektatu, sare-kable batez sarera, teklatu bat atxiki ta behintzat 2.0 A-ko USB kargagailu batekin elikatu.
Pantailan agertzen diren konfigurazioei jarraitu, teklatu-aldaera aukeratzeko; gero, erabiltzaile-izena eta pasahitza sortu.
Sartu sudo raspi-config
eta bertan,
3 Interface Options
> I2 SSH
gaitu, SSH bidez gailura konektatu ahal izateko.
3
Etxeko sarean IP finkoa ezartzeko, gida hau jarraitu: https://www.luisllamas.es/raspberry-pi-ip-estatica/
sudo nano /etc/dhcpcd.conf
eta hau gehitu.
Adi hirugarren zenbakia 1 dela:
# Kable bidezkoa
interface eth0
static ip_address=192.168.1.200/24
static routers=192.168.1.1
static domain_name_servers=192.168.1.1 8.8.8.8
# WiFi bidezkoa
interface wlan0
static ip_address=192.168.1.200/24
static routers=192.168.1.1
static domain_name_servers=192.168.1.1 8.8.8.8
Gero sudo reboot
eta ongi gorde den egiaztatzeko, ifconfig eth0
192.168.1.200 helbidea eman beharko luke.
4
SSHz konektatu: ssh erabiltzailea@192.168.1.200
Pasahitza sartu eta aurrera.
Bertan, WiFia gaituko degu.
Horretarako: sudo raspi-config
eta
1 System Options
> S1 Wireless LAN
, eta bertan kredentzialak sartu.
SSID WiFiaren izena da
Orain WiFiak funtzionatu beharko luke, eta gainera lehen ezarritako helbidean.
Hori ikusteko: ifconfig wlan0
5
Sistema eguneratu eta beharrezkoa instalatu:
sudo apt update
sudo apt upgrade
sudo apt install docker docker-compose
6
Erabiltzailea docker taldean gehitu, gida honi jarraiki: https://docs.docker.com/engine/install/linux-postinstall/
sudo usermod -aG docker zure_erabiltzailea
sudo reboot
7
Berriz SSHz konektatu 4. urratsean azaldu bezala. Disko gogor bat muntatuko degu, deskargatutakoak eta beste datuak bertan gordetzeko.
Disko gogorrak ext4 formatuan egon behar du.
Horretarako gida honi jarraitu: https://raspberrypi-guide.github.io/filesharing/mounting-external-drive
/mnt/exdisk ordez /mnt/elements deitu diot nik.
Behin diskoa muntatuta, beharrezko karpetak sortu eta baimenak eman:
mkdir jellymission/downloads/{books,movies,music,photos,shows}
mkdir jellymission/jelly
mkdir jellymission/trans/{config,watch}
cd ..
sudo chgrp docker elements/
sudo chmod g+rwx elements/
8
Orain docker-compose bat sortuko dugu; bertan nahi ditugun programak nahi ditugun kokalekuetan jarriko ditugu, dena agindu bakar batez pizteko.
sudo nano docker-compose.yml
Eduki hau gehitu:
version: "2.1"
services:
transmission:
image: lscr.io/linuxserver/transmission:latest
container_name: transmission
environment:
- PUID=1000
- PGID=1000
- TZ=Europe/Madrid
#- TRANSMISSION_WEB_HOME=/combustion-release/ #optional
#- USER=username #optional
#- PASS=password #optional
#- WHITELIST=iplist #optional
#- PEERPORT=peerport #optional
#- HOST_WHITELIST=dnsname list #optional
volumes:
- /mnt/elements/jellymission/trans/config:/config
- /mnt/elements/jellymission/downloads:/downloads
- /mnt/elements/jellymission/trans/watch:/watch
ports:
- 9091:9091
- 51413:51413
- 51413:51413/udp
restart: unless-stopped
jellyfin:
image: lscr.io/linuxserver/jellyfin:latest
container_name: jellyfin
environment:
- PUID=1000
- PGID=1000
- TZ=Europe/Madrid
#- JELLYFIN_PublishedServerUrl=192.168.0.5 #optional
volumes:
- /mnt/elements/jellymission/jelly:/config
- /mnt/elements/jellymission/downloads/shows:/shows
- /mnt/elements/jellymission/downloads/movies:/movies
- /mnt/elements/jellymission/downloads/music:/music
- /mnt/elements/jellymission/downloads/books:/books
- /mnt/elements/jellymission/downloads/photos:/photos
ports:
- 8096:8096
- 8920:8920 #optional
- 7359:7359/udp #optional
- 1900:1900/udp #optional
restart: unless-stopped
Orain docker-a martxan jarri: docker-compose up -d
Et voilà!
Hemendik aurrera web bidez konfiguratzea da kontua