Ebro ibaiaren iturburura joan ginen, urtegitxoa eginda daukate eta paraje polita sortzen da horrela. Birginei kasu handirik egin gabe paretako horma batean zegoen plaka irakurtzera joan eta…
“Fluvium hiberum is oritur ex cantabris”.
Hiberum, ibrum, ebro… 😅 Sekula konturatu gabea nintzen Ebro eta ibero hitzen antzekotasunaz.
Bestalde, batxilergoan latin pixka bat ikasi nuenean aditza amaieran jartzen zela ikasi nuen. “… … … est”. Baina plaka honetan aditza lehenago dago: “…is oritur…” gaztelaniaz “es originario de Cantabria” esaldiko ordenean bezala. Auskalo noizkoak diren plaka eta esaldia, berri samarrak agian eta esaldia pentsatu zuenak akatsa egin?
Azkenik, iturburu hori Fontibre herrian dago (fuente + ebro edo íbera) eta familiako batek esan zigun orain dela 50 urte halaxe ikasten zutela eskolan, buruz:
“El Ebro nace en Fontibre, Reinosa, provincia de Santander”.